Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

4/22/2005

LABek sindikatuei eta komunikabideetako langileei adierazpen askatasunaren aurkako eraso honen aurrean erantzutea eskatu die

DONOSTIA.- Espainiako Auzitegi Nazionalak, egun GARA inprimazten duen KIE enpresari, "Egin" inprimatzen zuen "Hernani Inprimategiak" Gizarte Segurantzarekin harturiko zorrak (441.824 euro) ordainarazi nahi izana, informazio askatasunaren aurkako eraso bat dela baieztatu du LAB sindikatuak.

Mati Iturralde, LABeko Zuzendaritzako kidearen aburuz, guztion adierazpen eta informazio askatasuna "kolokan" dago eta horregatik "beste komunikabideetan aritzen diren langileei dei egiten diegu eraso hauek salatzeko, azken finean guztien aurkako erasoa baita".

"Era berean, deialdi bat egiten diegu euskal sindikatuei salaketa eta borroka honetan bat egiteko KIE eta GARAko langileekin".

Haritz Varela, GARA egunkaria egunero inprimatzen duen enpresako delegatuak, "eraso politikotzat" jo du epaia eta "herri osoaren aurkako eraso bat izaki, jendearen erantzuna" aldarrikatu du.

Prentsaurrean, aipatukoez gain, GARA egunkariko enpresa batzordeko langileak izan dira eta egoeraren "larriaz" ohartarazi nahi izan dute.

Teresa Toda, LAB sindikatuko komunikazio arduradunak, bere aldetik, Auzitegiaren sententziak, EHKEren proiektu informatiboa eta lanbide horretan dirautenen etorkizuna kolokan jartzen duela azpimaratu du.

"Hedabide bat ekonomikoki ito dadin neurriak hartzeak heriotza leunago irudikatzen du, baina azken finean euskal komunikazio esparrutik zilegi denildo editorial eta ideologiko bat ezabatzea du helburu sententzia honek"

Azkenik, ondorengo egunetan sindikatu eta komunikabideetako langile batzordeekin bilerak iragarri dituzte aurrerantzean elkar hartuz zer bide abia daitekeen aztertzeko.

Iturria >> Gara.net