Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

4/26/2005

Maiatzaren lehena / Primero de Mayo BADATOR(3)!

LABek «Euskal Herri gorria» eskatuko du Iruñean eta Baionan

Euskal Herriko «aldaketa politikorako giroa» eta globalizazioaren erasoak izanen ditu ardatz

irene arrizurieta - IRUÑEA LAB sindikatuak Maiatzaren Lehena Baionan eta Iruñean ospatuko du manifestazio banarekin. Baionan 10:30ean eginen du elkarretaratzea Lan Burtsan, eta Iruñean 12:00etan Golem zinemetan. Euskal Herria gorrira ekarri behar dugu! lelopean protesta ekintzetan parte hartzeko deia egin zien Euskal Herriko langileei Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak atzo. «Euskal Herriko aldaketa politikorako giroa» eta globalizazioaren arriskua izanen ditu LABek egun horretako ardatz.Euskal Herrian «ziklo politiko berria» ireki dela iritzi dio LABek. Ildo horretan, eraikuntza politikoa eta soziala «banaezinak» direla esan zuen Diezek. «Euskal langileriak aldaketa sozial sakona bultzatzeko aukera eta ardura du. Prozesua ezkerretik eraikitzeko erantzukizuna», aipatu zuen. LABen ustez, «behin-behinekotasuna, babes sozialen murrizketak, zerbitzu publikoen pribatizazioak, azpikontratazioak, diskriminazioa eta lan erreformak» dira gaur egun langileek aurre egin behar dieten arazo nagusiak. Horren aurrean, «gizarte eredu justu eta solidario bat» sortzearen beharra nabarmendu zuen Txutxi Ariznabarreta LABeko komunikazio arduradunak Diezekin batera emandako prentsaurrekoan. Aldaketa politikoaz gain, globalizazio ekonomikoaren «erasoak eta langileen eskubideen atzerapausoak» salatuko ditu sindikatuak Maiatzaren Lehenean. Globalizazioaren erasoei aurre egiteko sindikatuek «borroka eta alternatibak eskaini» behar dituztela iritzi zion Diezek.

Lan batasuna Abagune ekonomikoaren araberakoa ez baizik oinarri sendoak dituen lan batasuna eskatu zuen Diezek. Sindikatu abertzaleen artean «indarrak batzea inoiz baino beharrezkoagoa» dela esan zuen. «Ziklo politiko berriaren harira, ekintza batasunak edukiak eta oinarri sendoak behar ditu eta bide luzekoa izan behar du», azaldu zuen.

Iturria >> Berria.info