Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

5/26/2005

[terrorismo patronala] Langile bat hil da Jundizko industrialdean beharrean ari zela

GASTEIZ-. Lan-istripua goizeko 9:00ak aldera gertatu da langile batzuk pabiloi bat eraikitzen ari zirela.

Ikertzen ari diren arrazoiengatik, langileetako bati porlanezko pieza bat erori zaio gainera, eta ia berehala hil da kolpearen ondorioz. Osakidetzako anbulantzia medikalizatu bat joan da bertara baina heriotza baieztatu besterik ez du egin.

Sindikatuetako iturriek zehaztu dute langileak 41 urte zituela eta Barakaldokoa zela, eta Excavaciones Baranda enpresarentzat lan egiten zuela.

Ezbeharraren ondorioz, Osalaneko teknikariak istripuaren tokira joan dira dagokion txostena egiteko. Txostena lan agintaritzari eta polizia judizialari bidaliko zaio, egotekotan, erantzunkizunak argitu daitezen.

Iturria >> Gara.net