Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

6/21/2005

Epaiari mobilizazioekin erantzun diote gazte independentistek

ANDOAIN-. Lehenengo mobilizazioak atzo egin ziren hainbat herritan, hala nola Donostian, PAsai Donibanen, Oreretan eta Lekeition. Gaur, berriz, Segik "Errebolta Eguna" deitua du eta hainbat protesta egin dira berriz.

Atzoko mobilizazioei dagokienean, Donostiako Konstituzio plazan 20:00ak aldera dozenaka gazte elkartu zen. "Segidan, manifestazioa egin zuten alde zaharretik bulebarrera eta bertan, bide mozketa egin zuten gazteek. Gaur , berriz, 19:30etan egingo da manifestazioa", jakinarazi du Gaztesarea guneak.
Atzo, gainera, burua estalita zuten hainbat lagunek kalteak eragin zituzten Donostiako alde zaharrean.

"Antzeko mobilizazioak izan ziren beste hainbat herrietan ere. Oreretan eta Pasai Donibanen Donostiako bide mozketak errepikatu ziren eta Lekeition elkarretaratzea izan zen", gaineratu du gazte informazio gune horrek.

Gaur hainbat mobilizazio errepikatuko dira Euskal Herrian. Horien artean Baionan dagoen Espainiako kontsulatuan deitu dute elkarretaratzea, 19:00etan.

Iturria >> Gara.net