Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

6/22/2005

[patronalaren terrorismoa] Langile bat hil zen atzo Santurtziko portuan beharrean ari zela

Langile bat hil zen atzo Santurtziko portuan beharrean ari zela
Osalaneko teknikariak Santurtziko Portura joan dira gaur goizean, itsasora erorita atzo langile bat hil zen tokira.

2005eko lan istripuak


SANTURTZI-. Ezbeharra atzo arratsaldeko 17:50ak aldera gertatu zen, orain ikertzen ari diren arrazoiengatik langile bat itsasora erori zenean, Santurtziko Portuko bigarren kai-muturreko blokeen zonaldean lanean ari zela.

Santurtziko Portuko enpresa bateko urpekari batek erreskatatu zuen 30 urteko F.M. langilearen gorpua. Hildakoa Barakaldon bizi baina Senegalen jaiotakoa zen.

Osalaneko teknikariak zonaldean daude goizeko lehen orduetatik ezbeharra ikertzeko. Ondoren txosten bat egingo dute eta lan-agintaritzari eta polizia judizialari bidaliko diote, erantzunkizunak egongo balira haiek zehazteko. "

Iturria >> Gara.net