Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

6/11/2005

Segurtasun akats larriak zeuden Gasteizko Iberdrolan

ERREDAKZIOA - DONOSTIA Joan den asteazkenean behargin bat lan istripu batean hil zen Ehari herriko (Gasteiztik hurbil) Iberdrolaren zentralean, kamioi batean kargatzen ari ziren bobina batek langilea buruan jo zuenean. C.C.O.E. langileak 59 urte zituen eta EDS Iberdrolaren azpikontratarentzat ari zen beharrean. Osalan Laneko Segurtasunerako Euskal Erakundearen lehen txosten baten arabera, «akats larriak aurkitu dira laneko segurtasunerako neurrietan». Behin-behineko txostenak dioenez, «kable elektrikoa ez zegoen ondo lotuta biribilkatua zegoen bobinari. Txatalak puntu gutxitatik zeuden lotuta eta baldintza desegokietan zegoen karga mugitu egin zen». Osalanek behin betiko txostena amaitzen duenean Lan Agintaritzara bidaliko dute, har dagozkion neurriak har ditzan.

Iturria >> Berria.info