Euskal Herriko komunista, ezkertiar eta abertzaleen bilgunea.
Foro de komunistas, gente de izquierdas y abertzales de Euskal Herria.

9/13/2005

[patronalaren terrorismoa] Langile bi hil dira Legorretan lur-jausi baten ondorioz

Langile bi hil ziren atzo Legorretan lanean ari zirela izandako lur-jausiak azpian harrapatuta. Bata, A.P.N., bertan zendu zen, eta bestea, J.M.R.Z., bizirik eraman zuten Tolosako La Asuncion erietxera eta han hil zen. Osalaneko iturriek adierazi zutenez, azpikontratatutako enpresa batentzat ari ziren lanean.

LEGORRETA

Beharginak induskatze-makina batekin lanean ari zirela gertatu zen istripua atzo goizean, Legorretako Guadalupe auzoan egiten ari diren lan batzuetan. 12.00etan jazo zen ezbeharra, luizi batek azpian harrapatu zituenean.

Lakuako Barne Sailak adierazi zuenez, suhiltzaileak salbatze lanetan ibili ziren eta 53 urteko J.M.R.Z. langile donostiarra bizirik ateratzea lortu eta Tolosako erietxe batera eraman zuten. Bertan zendu zen. Beste langilea, 37 urteko Angel B.N., istripuaren lekuan bertan hil zen.

Osalaneko iturriek adierazi zutenez, eraikuntzako Urrela enpresak azpikontratatutako Construcciones Zuga enpresako langileak ziren. Osalanen arabera, Legorretako sagardotegitik gertu ari ziren induskatze lanetan eta lur-jausi batek eragin zuen ezbeharra, langileak bi metroko eta erdiko sakoneran zeudela. Teknikarien lehen txostenean jasotzen denez, enpresak bazuen segurtasun plana, nahiz eta ezbeharra gertatu zenean ez zegoen «ez pareta ez estalkirik eta lurra buztintsua zenez, erori egin da».

Istripu horrekin, gutxienez 66 langile hil dira lan ezbeharretan urte hasieratik. ELA, LAB, ESK eta EILASek, eta CCOO eta UGTk, elkarretaratzera deitu dute gaur 12.00etan.

Iturria >> Gara.net

9/08/2005

Utzi langileria eta herria pakean!